Nokia 2710 Navigation Edition - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa (E)GSM 850, 900, 1800, eta 1900 MHz sareak erabiltzeko homologatuta

dago. Sareei buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea; beraz, hirugarrenen

guneetan sartzeko aukera izan dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen

inolako erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu segurtasuna eta edukiak.

Abisua:

Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen

erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor badezake.

32 Aholku berdeak

background image

Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko

eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,

igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.

Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz gordetzea

gomendatzen da.

Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko xehetasunen berri

jasotzeko. Ez konektatu produktu bateraezinik.

Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.

Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko informazio garrantzitsu gehiago izateko.