Nokia 2710 Navigation Edition - Memoria partekatua

background image

Memoria partekatua
Telefonoaren ondorengo funtzioek memoria bera erabil dezakete: multimedia mezularitza (MMS), posta elektronikorako

aplikazioa, istanteko mezularitza. Funtzio hauetako bat edo gehiago erabiltzeak gainontzeko funtzioen memoriaren

eskuragarritasuna murritz dezake. Telefonoan memoria beteta dagoela jakinarazten dizun mezu bat agertzen bada, ezabatu

memoria partekatuan gordetako informazioa.

Eskubide digitalen kudeaketa

Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 bidalketa blokeoa eta

OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu . DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek

DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute.

Honek DRM-arekin babestutako eduki hori berriz zure telefonoan berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak

ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.