Nokia 2710 Navigation Edition - Mapak aplikazioari buruz

background image

Mapak aplikazioari buruz

Hautatu

Menua

>

Mapak

.

Mapak aplikazioarekin, hiri eta herrialde ugarietako mapak arakatu, helbideak eta leku

interesgarriak bilatu eta zure uneko kokapena ikus dezakezu, erabilgarri badago.

Halaber, ibilbideak planea eta urratsez urratsezko nabigazio-argibideak lor ditzakezu.
Gailuan edo sartutako memoria-txartelean mapak erabilgarri badaude, horiek araka

ditzakezu Interneteko konexiorik gabe. Gailuan jadanik deskargatutako mapetan ez

dagoen gune batean nabigatuz gero, gune horren mapa Internetetik deskargatuko da

automatikoki. Baliteke sarbide bat hautatzeko eskatzea, Interneteko konexioarekin

erabiltzeko helburuarekin.

26 Mapak

background image

Mapak deskargatzean datu-kantitate handiak igor daitezke zerbitzu-hornitzailearen

sarearen bidez. Datuak bidaltzeagatik sortutako gastuei buruzko informazio gehiago

jasotzeko, jarri harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Baliteke zenbait zerbitzu herrialde guztietan edo hautatutako hizkuntzetan erabilgarri

ez egotea.
Mapak aplikazioa irekitzerakoan, hautatu aukera hauetariko bat:

Uneko kokap. — Uneko kokapena ikustea.

Azk. kokapenak — Arakatutako kokapenak ikustea.

Bilatu helbidea — Helbide zehatz bat bilatzea.

Eraman hona — Helmugarako norabidea ikustea, lerro zuzen batean bistaratuta.

Gordet. kokap. — Gailuan gordetako kokapen bat bilatzea.

Planeatu ibilb. — Ibilbide bat planeatzea.

Ezarpenak — Mapak aplikazioaren ezarpenak zehaztea.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe

daude. Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.