SIM txartela eta bateria sartu
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu.
SIM txartela eta haren kontaktuak erraz kalte daitezke, tolestu edo marra daitezke eta;
beraz, kontuz maneiatu, sartu eta kendu txartela.
1 Bultza atzeko estalkia behera, eta kendu (1).
2 Kendu bateria (2).
3 Sartu SIM txartela. Egiaztatu SIM txartelaren kontaktu gunea eta izkina alakatua
telefonoaren beheko aldera begira daudela (3, 4, 5).
4 Ezarri bateria eta atzeko estalkia bere lekuan (6, 7).